Bost lagun Samantha Hudsonek Santana 27 aretoan eman zuen kontzertutik irten ziren otsailak 23an, goizeko 2:30ak aldera. Boluetako metro geltoki inguruan, nerabe talde batek zigarro bat eskatu zien aretotik zetozen lagunei, eta hauetako bat nerabeei gerturatu zen beste lauek aurrera jarraitu zuten bitartean; zigarroa eskeini zionari listuka eta irainka hasi zitzaion nerabeetako bat, ukabilkadaka oldartu jarraian.
Bere burua defendatzen saiatu bazen ere, 5-7 laguneko nerabe taldeko kideek gutxienez hiru ukabilkada eman zizkioten buruan eta aurpegian; erasotuaren lagunak korrika iritsi ziren laguna babestera, baina erasotzaileek ukabilkaka eta iseka jarraitu zuten. Erasotuek tokitik alde egin eta toki seguru batera iristea lortu zuten, korrika ihes egin zuen baita nerabe taldeak.
Poliziaren esku-hartze eskasa
Larrialdi dei azkar baten esker, lehenbizi polizia eta handik gutxira anbulantzia iritsi ziren ingurura. E28 plataformak Ertzaintzaren “asistentzia psikologiko eskasa eta profesionaltasun falta” salatu nahi izan du, besteak beste, erasotuek odola lehortzeko mukizapiak ezkatu zizkietenean haien lanarekiko errespetu falta aurpegiratu zioten taldeari, eta jarraian zapiak modu txarrean bota. Nerabe taldearen erasoa pairatu zuen lehen kideari, alte psikologikoaz gain, sudurrean haustura bat eta ezpainetan hainbat zauri eragin zizkion oldarraldiak.
Dagokien espazioaren aldarrikapena
Sexu eta genero disidentzien askapenerako plataformak norbanako hauek espazio publikoan pairatzen duten jazarpena salatu dute; aurretiaz espazio pribatu batean emanaldian “espazio publikoaz gozatzeko aukerarik ez dugun jende askok gozatu, dantzatu, barre egin eta aske izan ginen” azaldu plataformak. Espazio publiko honeta saretzearen aldako aldarrikapen irmoa egin dute, “aurpegia pinkwashingaren bidez garbitzen duten erakunde sozial eta politiko neoliberalen gorrotoaren eta pasibotasunaren aurrean, talde-antolaketaren, autodefentsaren, aliantzen eta laguntza-sareen alde egiten dugu.”