Non Servium, Nerbioi Punkfest Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2024ko api. 2a, 12:17

Jaialdiaren lehen edizinoa apirilaren 12an izango da BEC-en.

Badator Nerbioi Punkfest jaialdia; apirilaren 12an izango da lehen aldiz, Bizkaia Arenan. Ahalik eta jarraitzaile gehien batu nahi doguz, Euskal Herrian punk topaketa libre bat posible eginez, adierazo dabe jaialdiko atontzaileek.

Iragarritako taldeak ondoko honeek dira: Non Servium (2024ko kontzertu bakarra Euskal Herrian), La Élite, Biznaga, Distorsión, Ezpalak eta Pinpilinpussies.

Horrezaz gan, bertara joateko autobusak atondu ditue ondoko herrietatik: Altsasu, Arrasate, Beasain, Donostia, Eibar, Ermua, Irun, Iruñea, Ororeta, Tolosa, Gasteiz eta Zarautz.

Sarrerak salgai dagoz hemen.