Bilboko Udalak berriz jarri du martxan “Expodistrito” erakusketa tenporal deszentralizatuen zikloa. Ostiral honetatik, hilak 5, ekainaren 28ra arte, arte diziplina desberdinetako lanak egongo dira ikusgai, beti bezala San Inazio – ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan. Aurten ikusgai izango diren artisten artean Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernández eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo izango dira.
Sortzaile hauen erakusketez gain, Akuarelisten Euskal Elkarteen ikastaro tailerretan egindako lanen erakusketa bat ere izango da ikusgai, baita Pablo Bergerren “Robot Dreams” animazio filma ere, zeinak Animazio Film Onenaren Goya Saria jaso duen; filmaren proiekzioa eta gogoeta saioa egingo dira Expodistritoren programazio barnean.
Edizio honen berrikuntzen artean, artista desberdinek haien erakusketen bisita gidatuak egingo dituzte, bisitariei haien obrari buruzko xehetasunak helarazteko. Programa osoari buruzko informazioa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus web atarian.