Zabalik BBK Mendi Fim Bilbao-Bizkaia jaialdian filmak erregistratzeko epea

uriola.eus 2024ko api. 2a, 13:03

Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdiaren XVII. Edizioan izena emateko epea apirilaren 1etik irailaren 15era bitartekoa izango da.

Abenduaren 6tik 15era bitartean ospatuko da aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia. Mendiarekin harremana duten gaiak jorratzen dituzten filmak izango dira ikusgai zinema jaialdian; hala, irekita dute ekoizle, zuzendari eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko epea. Alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia natura, eta mendiarekin lotura duten beste edozelako film aurkeztu ahal izango dira aurtengo jaialdira, apirilaren 1etik, irailaren 15era arte.

Sail Ofizialetako garaileek “Eguzkilore” eta “Txalaparta” garaikurra jasoko dituzte,  diru-ordainarekin batera; 24.800€ banatuko dira aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdiaren XVII. Edizioan. Izen ematearen xehetasunak www.mendifilmfestival.com web atarian daude eskuragarri.