Egunerokotasun osoz bizi dute Bilboko herritarrek bertako kaleetan aritzen diren antzezle, dantzari, musikari eta bestelako arte eszenikoen profesionalen jarduna; zenbaitetan arretaz, askotan epeltasunez. Artista hauen errealitatera hurbiltzeko, PATEA kaleko arte eszenikoen profesionalen estatuko elkarteak, hilaren 9 eta 10ean kaleko arteei buruzko foro profesionala antolatuko du Bilbon.
“Francia, de las artes de calle a las instituciones” izenpean ospatuko da foroa, zeinak, izenak dioen bezala, Frantziako kaleko arteen 4 elkartek hartuko duten parte, espainiar estatuko 10 jaialditako ordezkariekin batera. Foruko hitzaldiek bertako eta nazioarteko kaleko artisten egoera, lehen mailako proiektuak eta sektoreko arrakasta kasuak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko diote gai honekiko interesa duen orori. Hiru hitzaldi eskaintzen ditu foruaren egitarauak: apirilak 9an, 10:30etatik 13:30etara kaleko arteek lurraldea nola estimulatzen duen landuko da Bidebarrieta liburutegian, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Kaleko Arteen Zentro Nazionalen garrantzia eta oihartzuna. Bigarren egunean, 10:00etatik 13:30ak artean, kaleko arteak eta administrazio publikoaren arteko harremana eta espainiar estatuko zenbait arrakasta kasu plazaratuko dira.
Foroan izen emateko epea zabalik dago jada; bi egunetako saioetan parte hartzeko bonoak 20,37€ balio ditu PATEAko bazkideentzat, eta 40,74€ publiko orokorrarentzat. Izen emateari eta foroari buruzko informazio gehiago eskuragarri www.pateacalle.org web atarian