Bilbainada leihaketak deialdi berria du

uriola.eus 2024ko api. 3a, 14:23
Argazkia: Deiaren bloga

Hilak 15etik ekainaren 2ra arte egongo da zabalik bilbainada leihaketaren XXXVI. edizioan izena emateko epea.

Garai berriek bilbainada berriak behar dituzte; horregatik  Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzarekin, udaberriro antolatzen dute bilbainada lehiaketa.  Aurten XXXVI. edizioa ospatuko du Bilboko musika genero maiteenaren ezinbesteko zitak, eta jada plazaratu da izen emateko deialdiaren data. Apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte izango dute aukera parte-hartzaileek (edozeinek eman dezake izena, Bilbotarrak edonon jaioak izan daitezkeelako) haien proposamenak aurkezteko. Aurten berritasun bezela abesti guztiak nahitaez egon beharko dira www.bilbao.eus udal webgunean aurkeztuta; horretarako galdetegi labur bat eta abestiaren grabazio bat atxiki beharko dute sortzaileek.

Bilbainada guztiak aurreko edizioetan saritu edota aurkeztu gabeak izan beharko dira, guztiz berriak eta egungo garaiak islatuko dituzte, edo iraganeko Bilbo hura nostalgiaz eta maitasunez gogorarazi, sortzaile bakoitzaren esku; originaltasuna eta berritasuna izan beharko dira nahitaez bete beharrezko baldintza bakarrak. Behin bilbainada guztiak aurkeztuta, abesti guztien artean Bilbainada Onenaren saria emango zaio euskaraz eta gaztelerazko bilbainada irabazleari: 955 euroko diru saria eta Don Diegoren eskultura bat. Horrez gain zortzi accesit banatuko dira 420 euro eta plaka banarekin batera.