Ehun urteko saltokien eguna ospatuko da aurten lehenengoz

uriola.eus 2024ko api. 4a, 11:39
Argazkia: 90 urtetik gorako 60 saltoki biltzen ditu EHUN proiektuak (bilbao.eus)

Hilak 10ean Bilboko 100 urteko saltokiek deskontu eta opariak eskainiko dituzte.

Bilboko hirian aurki ditzakegun ehun urtetik gorako 66 saltokiek hilak 10ean ospatuko dute lehenengoz Bilboko Ehun Urtetik Gorako Saltokien Eguna. Herritarrei Bilboko eguneroko bizitzan parte hartzeak dakarren ekarpen positiboa helarazi nahi die Udalak ekimen honen bidez, baita bertako saltokiei dagokien aitortza ematea ere. Bilbotar gazteentzat ere ekimen honek betiko saltokiak ezagutzeko aukera erraztuko du saltokien egun berri honek, hala, aurreko belaunaldietan saltoki hauekin izandako gertutasuna berreskuratu daitezke gutxika.

Saltokiek beraiek proposatu dute Bilboko Ehun Urtetik Gorako Saltokien Eguna martxan jartzea, Bilboko Udalak abian jarritako bilbaoDendak elkarteak sortutako betidaniko saltokiak bultzatzeko proiektua indartzeko asmoarekin. EHUN: Betiko dendak betirako lelopean, 90 urtetik gorako 66 saltoki daude bilduta gaur egun elkartean, denetariko zerbitzu eta produktuak eskeintzen dituztenak: farmaziak, janari-dendak, estankoak, moda-saltokiak eta abar, Abando, Ibaiondo, Errekalde Uribarri eta Deustu auzoetan kokatuak.

Ehun Urtetik Gorako Saltokien egunaren bezperatan, apirilaren 8tik 13ra bitartean, saltokiek egunaren berri emateko ikurrak jarriko dituzte ikusgai, alfonbrak eta banderak, besteak beste, eta apirilak 10ean opariak eta deskontu bereziak izango dituzte. Udalak saltoki bakoitzari hiriko harlauza eta saltokien katalogo bat banatuko dizkio, haien historia bildu eta egindako ibilbidearen aitortza egiteko.