Gazteak plazara dantzara Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketetan

uriola.eus 2024ko api. 8a, 15:20

Areatzan aurkeztuko da aurtengo edizioa datorren larunbatean, hilak 13.

Larunbatean, 17:30etan aurkeztuko da Areatzan Gazteen Dantza Topaketaren II. edizioaren aurkezpen ofiziala. Bertan aurtengo edizioan parte hartuko duten dantzariek, Areatzako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak, proiektuaren antolatzaileak, hartuko dute parte. Aurkezpenaren ostean dantzaldia ere izango da ikusleek topaketan aurkituko dutena aldez aurretik dasta dezaten.

Euskal Dantzarien Biltzarrak Areatzako herrian giro jatorra sortu eta datzari gazteei haien jardunaz gozatzeko topaleku bat eskeintzeko sortu zuen ekimen hau, dantza taldeek duten errelebo eza konpondu eta oinordetza hori gerta dadin talde sentimendua sendotzeko asmoz; “nortasun sentimendua” areagotzeko asmoz.

Datorren apirilaren 13a izango da aurtengo topaketaren aurkezpena, 17:30etan