Adriana Bilbao koreografoaren “ZARRA” dantza emanaldia aurkeztuko du gaur D8 Sorkuntza Faktoriak, Albazeten. Bilbaoren aitona zen Telmo Zarraonandia Montoyari, “Zarra” (1921-2006) Athleticeko jokalari omenezko obra da “Zarra”; 60 urtetan goleatzaile gorena, 6 alditan pitxitxia, eta gaur eguneraino Kopa Txapelketako goleatzaile nagusia izan zenaren omenezkoa. Emanaldi honetan, dantzaren bidez, haren bilobak aurrelariaren estiloa, indarra eta garra helarazi nahi izan ditu, haren giza- eta kirol- balioak ere gordeaz.
Antzezlan honek, azken egunetan agerian dagoen bezala, futbolarekiko atxikimendu handia duen herri baten historian atzera egiten du; haren sustrai meatzari eta industrialak biltzen ditu, Zarraren pasadizo eta anekdoten bitartez. Emanaldiak dantza, flamenkoa eta antzerkia biltzen ditu, Zarraonandiaren izaera eta futbol estiloaren muina plazaratzeko helburuarekin.
D8 Sorkuntza Faktoriaren eta Arriaga Antzokiaren areteko produkzio hau azaroak 17an estreinatuko da ofizialki Arriaga Antzokian eta bihar egingo da aurre-estreinaldia Albazeteko Arte Ezenikoen XXVIII. emanaldian.