30 gradurainoko tenperaturak izan dira Basurtuko erditze-esparruan

uriola.eus 2024ko api. 15a, 16:49

Argazkia: ELA sindikatua

Basurtuko ospitalean elkarretaratzea egin dute langileek, jasaten dituzten lan egoerak salatzeko

Urteak daramatzate Basurtuko ospitaleko langileek lan-baldintza zaurgarriak jasaten, Iturrizar pabiloiean pairatzen dituzten tenperatura altuekin, besteak beste. Martxoak 3an, 08:30etan, esparruan 30 graduko tenperaturak izatera iritsi zirela salatu du ELA sindikatuak, legez 27 gradu izanik halako egoitza batek izan dezakeen tenperatura altuena. Instalazioetako langile eta erabiltzaileak kexatu badira ere, Osakidetzak ez du egoera aldatzeko neurririk hartu.

Esindikatuak egoera honek langileen egoeraren eta eskaintzen diren zerbitzuen kalitatearen kaltetze are handiagoa ekarriko duela azaldu du; egoeraren larritasuna ulertzeko, zenvaitetan erditzetan lanean ari direnek edota erditzen ari diren emakumeek zorabioak jasaten dituztela azaldu dute, bero sehaskek funtzionatzeari uzten diotela, giroko tenperatura sehaskarena baino altuagoa delako, eta, sarritan arriskutsuagoa dela norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, ekidin nahi den arrisku hori babes gabe jasatea baino, baliabide hauen transpirazio ezaren eraginez.

Egoera honen aurrean, ELA sindikatuak Osakidetzaren eta ospitalearen kudeaketaz arduratzen diren erakundeen jarrera gogorki salatu du; lan-baldintza hauek erantzuleen utzikeria agerian uzten dutela, eta honen erakusle baita ere ospitalearen beraren egoera; duela hiru aste sute bat eragin zuen argiaren etengailu batek. Ospitalaren eta bertako langileen egoera salatzeko, agerraldia egin dute langileek agur goizean “sutan gaude” lelopean