Bilbok lekukoa hartuko dio Bartzelonari bi hirietako musika-eskolen ikasturte honetako elkartruke programan; Bilbao Musika Banda eta Txistulariak eta Nou Barris Musika Eskola kataluniarreko ikasleek bat egingo dute larunbat honetan, hilak 20, 18:00etan Ingelesen Zelaian, eta igandean, Areatzako Kiosokoan, 13:00etan.
Nazioarteko konpositoreen piezekin batera; Jacob de Haanen Ammerland eta J. Mossen Disney Spectacular piezaren moldaketa, besteak beste, Katalunia eta Euskal Herriko konpositoreen lanak ere eskainiko dituzte: Joan Molinerren Boires a la Mussara, M. Turrillasen Vals Para Gigantes eta M. Albisturren Abian da Festa, batzuk aipatzeko.
Martxoak 7tik 10era bitartean ospatu zen elkartruke programaren lehen topaketa Bartzelonan; Tibidabon izan zen zita, eta hiru musika eskolatako 110 musikarik hartu zuten parte. Nou Barris Udal Musika Eskola izango dugu asteburuan Bilboko Musika Eskolarekin batera, zeinak askotariko musika estiloak banaka, taldean edo abesbatza taldetan musika praktikatu eta ikasteko aukera eskeintzen dien adin guztietako musikariei.