Azken hauteskunde-kanpainan bolo-bolo ibili izan den gaia izan da osasunarena, osasun publikoa azkenaldian jasaten ari den pribatizazio eta zahurgarritasun egoerak direla medio. Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek, honen harira, elkarretaratzea egin dute gaurko eguerdian, Osakidetzako etorkizuneko kudeatzaileei, osasun publiko sendo baten aldeko neurriak hartu ditzaten.
Hauteskundeen aurretiko asteetan hitz eta promesa asko entzun badira ere, baita dena ondo zihoala ziurtatzen zuten aipuren bat ere, OPA Herri Plataformek hitzek eta promesek jada balio ez dizkietela berretsi dute, Osakidetzak bizi duen egoera larriari konponbidea emango dioten ekintzek baizik. Aurreko legealdian indarrean jarri diren pribatizazio, osasun zentroen itxierak eta ordutegien zein langileen murrizketak baztertzeko eskaera egin dute baita plataformek, horren hordez, arlo publikoa defendatzeko eta gizarte-eragileek eta erabiltzaileek osasun-sistemaren funtzionamenduan parte hartzeko konpromisoa hartzearen aldeko aldarria egin dute, “gune ilunik gabeko kudeaketa gardena, zerbitzu publiko honen zentzua irentsiko duena”.
Eskaera hauek beteko balira, lehen-mailako arretaren aurrekontua handitu, itxaron-zerrendak murriztu, osasun-zentroetan langile gehiago finkatu eta diru publikoa zentro pribatuetara desbideratu ez, osasun-estaldura handitu eta informaziorako eta herritarren partaidetzarako mekanismo berriak ezarri beharko liratekeela azaldu dute OPA Herri Plataformek “egoerari atzerapen gabe buelta emateko unea da, ez dago aitzakiarik; osasun publikoaren edo gure osasunarekin negozio egitearen aldeko apustua da”.