Urtero lez, udako jaialdi erraldoiei hasiera emateko, Bilboko Udala eta BBK-ren eskutik, azken hamarkadetako musikari mitikoekin zita dute Bilbao Arenan rockzale bilbotarrek. Arurtengo edizioko partaideak duela zenbait hilabete plazaratu baziren ere, gaur helarazi dute lehenengoz BBK Music Legends-en antolatzaileek jaialdiaren ordutegia sare sozialen bidez. Dagoeneko pistako sarrerak agortu dira, beraz, “Last Call Tickets”, azken orduko sarrera gutxi batzuk baino ez dira gelditzen.
Jaialdiari hasiera emateko, ekainaren 14an, SUSAN SANTOS power trioa etorriko da Extremaduratik, haien blues rockaz; egun berean, eszenatoki nagusian, The Jayhawks minnesotarrak, the Pretenders britainiarrak eta The Screamin´Cheetah Wheelies tenneseearrak izango dira rockaren klasikotzarrak taularatzen. Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, Voodoo Child Bar izeneko bigarren tranpaldoa izango da kanpoan; ostiralean ARNAU & THE HONKY TONK LOSERS, ZIIN & THE MELODY BREAKERS eta SOTOMONTE bertako taldeak izango dira ikusgai.
Larunbatean Petti berarrak emango du eguneko lehen emanaldia, Canned Heat kaliforniar mitikoak ostean, haien boogiaz, eta ondoren Deep Purple karteleko izen handienetakoa, agian handiena. Blues Pills talde suediarrak izango du jaialdiari itxiera emateko lana, stoner eta psikodelia zaleen gozamenerako. Arratsaldean zehar THE RIBBONS, NEVADAH eta KINKI BOYS taldeen emanaldiak izango dira Voodoo Child Bar-aren tauletan.