Bilboko Gurutze Gorriko ospitaleko langile gehienek bat egin dute gaur hasi eta osteguneraino egingo den hiru eguneko greba deialdiarekin. ELA sindikatuak antolatuta, Gurutze Gorriko 100 langile ingururen jarduera osoa %90ean Osakidetzak azpikontratatuta dagoela salatu nahi du mobilizazioak, Osakidetzak zuzenean kontratatzen dituen langileen lan-baldintzen parekoak izan ditzaten.
Osakidetzak hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik ez duela salatu eta murrizketak alboratzeko egin dute bat langileek grebarekin, enpresa langileen eskubideak eta eros-ahalmena aktiboki murrizten ari baita. Osakidetzak langileen eskaerei muzin egin ezean, mobilizazioek aurrera egingo dutela azaldu du ELAk, eta zentroko langileek erantzun azkar eta eraginkorra espero dutela, “prekarietatearekin amaitzeko eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea bermatzeko”.