Hirugarrenez ospatuko da aurten Bilbao Blues Festival jaialdia, dagoeneko Bizkaia eta inguruko musikazaleen egutegietan gorriz markatutako zita. Aurten nobedade handi batekin dator jaialdia, estatu mailako Blues Challenge-aren finala bertan ospatuko baita, non egungo estatu mailako lau talde onenak European Blues Challenge-ean parte hartzeko leihatuko diren. Izena emateko epea hilaren 13an irekiko da eta ekainaren 9ra arte egongo da zabalik; ekainaren 22tik aurrera argitaratuko dira hautatutako taldeak.
Bilbao Blues Festival jaialdiaren kartela Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai Garcia Blues Project taldeek osatuko dute, dagoeneko baieztatuta dauden bakarlari eta taldekin batera: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrel, Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman. Uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo dira kontzertuak, doainik.
Bertako bluesaren erakusgarri, Ibai García Blues Project taldearen emanaldiaz gozatu ahalko dute bluesaren zaleek; berriki aurkeztutako Chasing the Blues LPa plazaratuko du Lomoken Hoboken taldean aritu zen Garcíak, hamar urtez Barakaldoko taldean aritu ostean, bakarka jarraitu dio bluesaren testiguari, Manuel Monge, “Dr. Lomo”ren heriotzaren ostean. Zale eta lagunentzat Garcíaren sona berria ezagutzeko aukera bikaina beraz.