Igande honetan zabalduko da “Bilbao metal, pop-rock” erakusketaren 37. edizioan parte hartzeko epea. Erakusketak zortzi egunez Bilborock aratoan Bizkaiko hainbat talde eta artista bilduko ditu aurten, Jazza izan ezik, beste edozein genero jorratu ahalko dituztenak. Izena Bilboko web orriaren bitartez eman ahalko da; izen ematearen baldintza bakarra taldeko kide bat gutxienez Bizkaian erroldatuta egotea izango da, kideek inprimaki bat bete eta lau kanta mp4 edo WAV formatuan, argazki bat eta taldearen edo artistaren historia laburbiltzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko dituzte.
Talde hautatuek 45 minutuko kontzertu bat eskainiko dute Bilborock aretoan, gehienez bi bertsio edo moldaketekin; aurkezten diren taldeetatik, epaimahaiak 15 aukeratuko ditu, Villasound 2024an Aste Nagusia saria irabazi duenarekin batera, jaietan zortzi egunetako bakoitzean egingo diren bi kontzertuetako bat eskaintzeko; lehenengoa 20:00etan hasiko da, eta 21:00etan bigarrena.
Informazio gehiago www.bilbao.eus atarian.