Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko dirulaguntza berriak hizpide, Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko plataformak egungo egoerari buruzko gogoeta egin du. Urteak zeramatzan Jaurlaritzak eskeintzen duen dirulaguntzak 2, 4 milioi inguruan izozturik, nahiz eta egun ikus-entzunezkoek gure bizitzan duten garrantzia gero eta handiagoa den; hala ere, IBAIA euskal ekoizle burujabeen elkarteak salatu zuen bezala, Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoetara bideratzen duen diruaren %70a gaztelerazko produkzioetara joaten da.
Euskarazko fikzioa da egoera honek gehien eragin dion alorra; gaztelerazko lanekin konparatuta, ia ez da euskarazko fikzio produkziorik ekoitzi azken urteetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoa izan da hizkuntza koofizialetan ekoitzitako ikus-entzunezkoetara diru gutxien bideratu duen administrazio bat; Espainiar Etatuko ICAA erkidegoek jartzen duten araberako inbertsioa egiten du espainiar gobernuak, Kataluniak ia 7.000.000€ jaso zituen, 1.450.000€ Valentziak, 830.000€ Galiziak eta 650.000 soilik EAEk.
Aldatu Gidoia Euskararen Alde! kanpainan, Kultura eta Hizkuntza Politika Aurrekontuen %5a euskarazko ikus-entzunezkoetara bideratzea eskatzen du Pantailak Euskaraz-ek, urtean 18 milioi inguru. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu berrian herritarren eskaeretara zertxobait doitu dituen, oraindik hobektntzarako tarte handia dagoela uste du plataformak. 2,4 milioi eurotik 7,3 milioira igo da aurrekontua, zeinatik 4.680.000€ euskarazko proiektuetara bideratuko diren.
Maiatzaren 18an, Gasteizen mobilizaziora deitu dute, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri euskera erdigunean jar ditzaten eskatzeko, eErakundeak norabide egokian mugiarazteko, ezinbestekoa da euskararen aldeko eragile eta
norbanako guztiek bat egin eta kalera ateratzea”.