Lan-hitzarmen berri baten aldeko mobilizazioak hasi zituztenik, etengabe saiatu da Amazon langileen 18 lanuzte eta greben eragina gutxitzen, hala nola, Manpower Aldi Baterako Laneko enpresaren bidez aldi baterako langileak kontratatzen eta langileei banaka presioa eraginez. Babes masiboa izan dute lanuzteek, eta, hori ikusita, enpresak grebalariak zigortzeari ekin zion mobilizazioen hasieratik; 14 zehapen-prozedura izapidetu dira 2019an lantegia ireki zenetik, lehenengoa 2021ean, lehen grebaren ostean.
LAB-ek amzaoni “errealitatea bihurtzea” egotzi dio, hala la-baldintzen alde egin duten sindikatuaren gertuko langileei eta grebalariei hitzezko ohartarazpenak, lanik eta soldatarik gabeko egunak eta kaleratze bat ere egozteko. Arintzat eman beharko liratekeen gertaerei zigor larriak ere jartzea salatu du sindikauak, aldi berean zehapen-prozesuetan ezarritako epeak eta langileen eskubideak errespetatu gabe. Hortaz gain, bideozaintza instalazioak langileak zelatatzeko erabiltzeagatik zigortu egin zuen enpresa Barakaldoko 3. epaitegiak, honi esker lan eta soldatarik gabeko egunen zigorra itzuli zitzaion kaltetutako langile bati.
Sindikatuak gertaera hauek enpresaren modus operandiaren barne direla azaldu du, ez bertako lantegiaren egoera soilik “Hauek ez dira gertakari isolatuak: jazarpen sindikala Amazonen DNAn dago. Enpresa-politika hori munduan zehar hedatzen da. Horren erakusgarri dira GMB sindikatu britainiarrak enpresaren aurka hasitako lege-ekintzak, Coventryko lantegian langileak sindikatua uztera bultzatzeagatik”. Egoera honen aurrean, LABek langileekin batera haien eskubideak irmo defendatuko dituztela plazaratu du “langile bat ukitzen badute, guztiak ukitzen dituzte”. Hala, lan-hitzarmen baten alde borrokan jarraituko dute langileria eta sindikatuak.