Pentsiodunek BDZ, Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzearen aldeko plataformaren deiarekin bat egingo dute bihar. Britaniar Inperioarekiko menpekotasuna amaitu eta estatu sionistaren okupazioa hasi zuen Nakba, hondamendia arabiarrez, gertatu zenetik 76 urte ospatzen dira bihar, ondorioz, BDZ plataformak mobilizazioak antolatu ditu Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Bilbon.
Atzo egin zuten agerraldian Palestinarekiko batasuna helarazi zuten pentsiodunek, bihar 19:00etan Plaza Eliptikotik irtengo den manifestazioarekiko atxikimendua plazaratuta; Andrea Uñak Wersan Shire poeta somaliarraren idatzi bat irakurri zuen herri palestinarra pairatzen ari den egoera helarazteko “Inork ez du haren etxea uzten marrazoaren ahoa izan ezean. Mugara korri egiten duzu hiri osoak hala egiten duela ikustean. Zure etxea uzten duzu, zure etxeak bertan geratzen uzten ez dizunean”.
Herri palestinararen genozidioez gain, hilabete hontan beste zenbait borrokekik ere bat egin dute pentsionistek; Maiatzaren Lehenengoan kalera irten ziren, pasa den astelehenean pentsio duinen alde mobilizatu ziren eta hilak 23 eta 24an Europako Herrien Pentsiodunen Bilkuran parte hartuko dute Sarrikoko Ekonomia Fakultatean.