Nakba; hondamendiaren 76. urtea

uriola.eus 2024ko mai. 15a, 12:06

BDZ EH, Israeli boikota, desinbertsioa eta zigorren aldeko plataformak mobilizaziora dei egin du Nakba-ren 76. urteurrenean.

76 urte igaro dira, maiatzaren 15ean Palestinan jazo zen Nakbatik. Arabiarren hondamendia, urtero data hau gordetzen du herri palestinarrak, 1948tik egundaino jasan duten zapalkuntza eta garbiketa etnikoa salatu eta lau haizetara zabaltzeko. Iraganean gertatu zen jazoera konkretu bat izatetik urrun, hondamendi hau 76 urtez egunez egun pairatu izan duten zapalkuntza sistematiko bat da, honek azaltzen du azken zazpi  hilabeteetan Palestinan bizi duten genozidio salbaia, non 33.000 palestinar erail baino gehiago izan diren Gaza eta Zisjordanian eta herritarren %75a izan den bultzatua lekualdatzera.

Egoera itogarri honen aurrean, BDZ EH plataformak ozen salatu nahi du, baita Euskal Herri penintsularreko hiriburuetan ere, Isralen ekintzak, eta baita Israelek bere horretan jarrai dezan babesa ematen dizkioten multinazional, enpresa eta erakundeak, estatu sionista betikotu eta normalizatzen laguntzen dutenak. Horrekin batera BDSk adierazi du “kaleak hartzeko deia egin dugu herri palestinarra bere askatasun eta biziraupenaren alde borroka ari dela eta gure borroka Euskal Heritik Israelen kolonizazio, apartheid eta garbiketa etnikoaren erregimenak aurrera jarraitu dezan baimentzen duten konplizeen aurkakoa dela gogorarazteko”.

Euskal Herritik estatu sionista betikotzen duten haien aurkako ekintzan, Plaza Eliptikotik udaletxera egingo den ibilbidean dauden zenbait ekintzaileren aurka egingo dute antolatzaileek: CAF BBK, BBVA, Diputación Sosa, Starbucks, NYX hotel eta udaletxea bera. Bilboko eta inguruko eragile askok babestutako mobilizazioa izango da, hemen bakoitzari dagokion ikusgarritasuna emateko hurrenkada:

  Bandera.

-   Pancarta.

-   Osasun langileak.

-   Suhiltzaileak.

-   Baserritarrak + kazetariak + itsasoko langileak.

-   AMPAK eta familiak.

-   Hezkuntza + EHU.

-   Herri mugimenduak.

  1. Feministak.
  2. LGTBIQ+
  3. OEE + Gerrarik Ez.
  4. Antiarrazistak.
  5. Pentsionistak.
  6. Auzo jai batzordeak + Konpartsak.
  7. Etxebizitzen sindikatuak.
  8. Ekologistak.

-   Sindikatuak

  1. ELA.
  2. LAB.
  3. ESK. 

Esan bezala, mobilizazioa Plaza Eliptikotik irtengo da gaur arratsaldean 19:00etan, eta udaletxeraino egingo du bidea.