Bihar aurkeztuko da Bilbon Piszifaktoria Ideien Laborategiaren “Hau gerra bat da lana”. 2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso zuen disziplina anitzeko ikuskizunak, zeinak hitza, musika, dantza antzerkia eta abar biltzen dituen, publikoarekin hartu emanean "Bidaia bat da gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena, publikoak erabakiko baitu ikuskizunaren garapena". 360 graduko “erritual” gisa definitzen dute sortzaileek, non ikusle eta antzezleen arteko mugak ezabatzen diren.
Mikel Ayllon da lanaren antzerki zuzendaria, eta Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon bera eta Igorr Arzuaga izango dira taula gainean.