Kirmen Uriberen “Bilbao- New York – Bilbao lanaren irakurketa etenik gabea Arriagan

uriola.eus 2024ko mai. 29a, 12:47

Idazle ondarrutarraren lana bere osotasunean irakurriko da Arriagan, ekainaren 6an.

2008an kaleratu zuen Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak “Bilbao – New York – Bilbao” liburua, interneten eta sare sozialen aurrerabideak ekarritako komunikazioaren eraldaketa unean plazaratu zuen, New Yorkera eginiko bidaia batean, familiako lau belaunaldietako kideei buruzko istorioak kontatuta; Ricardo Bastida arkitektoaren eta Aurelio Artetarekin harremanarekin, gertakizun eta istorio guztien arteko sare bat sortuta, internetak ekarritako perspektiba berria islatuta. Uriberen lehen nobela izan zen hau, gogoeta sakoneko momento batean sortua Zerbait desberdina egin nahi nuen, ohiko arau narratiboetatik aldentzen zena. “Geratu egin nahi nuen eta pentsatu. Zer da literatura? Zerk desberdintzen du, esate baterako, zinetik? Nola aldatu da gizartea azken urte hauetan? Eta galdera horiei erantzunez idatzi nobela”.

2008an Euskarazko Narratiba Kritika Saria eta hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala lortu zituen idazleak obra honekin; orain, liburuaren sorreratik 16 urtera, Arriagan Kirmen Uribek berak, Arantza Camarero, Bilbo Zahar euskaltegiaren ordezkaria, Eider Inunciaga, Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza zinegotzia, Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Alvaro Parro Laboral Kutxako ordezkariarekin batera, obraren irakurketa etengabea egingo du, ekainak 6an, Arriaga Antzokian.