Bihar, hilak 31n Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazioak antolatu ditu Iruñea,Gasteiz eta Bilbon (Abandon 19:00etan) “Rafah-ko sarraskiaren aurrean elkartasuna adierazi eta sionismoarekiko konplizeak salatzeko”, Gobernu espainiarrak Israelekin duena bereziki.
Plataformak herri palestinarrare genozidioaren inguruko irakurketa plazaratuko du bihar, non, “palestinar erresistentziaren aldarria gure eginda”, Palestinarekin Elkartasunak Palestinaren deskolonizazio osoa eta entitate sionistaren desagerpena eskatzen dituen. Helburu hori ezarrita, plataformak azken egunetan mundu mailako zenbait erakundek hartutako jarrerak eta ideiak “konfrontatu eta gezurtzea” garrantzitsua iruditzen zaie, “Palestinaren mesedetan egindako ekintzak bezala ager daitezke eta”. Lehenengo puntuan, Benjamin Netanyahu eta Yoav Gallant ministro sionistekin batera, Mohammed Deif eta Ismail Haniyeh palestinar erresistentziako kideak atxilotzeko Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskaltzaren eskaera dago. Erabaki honek “erasotzailea eta erasotua parekatzen ditu. Zapalduaren autodefentsa kriminalizatzen du, gatazkaren ardura bi bandoen artean banatzen duelarik”, entitate genozida bat haren biziraupena eta askatasunaren alde borrokatzen ari den herriaren aurkako zapalkuntza ematen ari den bitartean. Erabaki honek “gatazka despolitizatu eta norbanakoengan zentratzen duela” ere salatu du platafomak, genozidioaren ereagilea entitate sionistaren izaera bera baita, ez pertsona bakan bat.
Bestalde, Espainia, Irlanda eta Norvegiaren gobernuek egin duten Palestinar estatuaren aitortzak Nakba justifikatzen duela azaldu du Palestinarekin Elkartasunak, Zisjordaniako lur zati isolatuak eta Gazako sarraski-esparrua ez baita Palestina, Jordan ibaitik Mediterraneora arteko lurra baizik; bi estatuen aitortzak okupazioa eta kolonizazioa justifikatzen duela azaldu dute, “Israelek ez dauka existitzeko eskubiderik, lurralde bat okupatu, kolonizatu eta bertan garbiketa etniko baten bitartez 'estatu' bat sortzea ez baita eskubide bat”. Gainera, aitortzen duten estatua Palestinar Aginte Nazionala dela azpimarratu dute, zeina Israelen menpeko erakundea den, palestinar erresistentziaren aurkako errepresioaren kolaboratzaile.
Azken egunetan Rafah-n gertatu den sarraskiak argi uzten du palestinar erresistentzia leun eta apal baten aldarria egiteak dakarren erantzuna, “Ez ditzagun Palestinar herriari inposatu nahi zaizkion irtenbide faltsuak erosi. Palestina osoaren askatasunaren alde eta entitate sionistaren eta bere konplizeen aurka borrokatzen jarrai dezagun!”.