Duela bi aste Gurutzetako ospitalean agerraldia egin zuen Itaiak Osakidetzeko zenbai langileekin batera, Osakidetzak abortatzeko eskubidea urratzen zuela jakinarazi baitzen. Aste honetan beste agerraldi bat egin du Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Bizkaiko Osasun Ordezkaritzaren aurrean oraingoan, “Osakidetzan abortatzeko eskubidea behin eta berriz urratzen dela” salatu eta, doako abourtu unibertsala eta kalitatezkoa! lelopean, emakumeen eskubideen urraketa eta jasaten dituzten tratu txarrak gaitzetsi dituzte.
Itaiak azaldu duenez, "Gobernu eta instituzio publikoek abortu publikoa eta kalitatezkoa indartzen dutela saltzen diguten bitartean, EAEn, abortuen ehunekorik handiena zentro pribatuetan egiten da", hala, osasun-sistema pribatuen interes ekonomikoak zerbitzu publiko duinaren aurretik lehenesten dituztela salatu du plataformak; baita ohartarazi ere alderdi politikoek azpikontratazioak eta sektore pribatuak sustatzen dituztela, zerbitzu publikoak indartu beharrean. Egoera honen aurrean, Itaiak "errentagarritasun ekonomikoan oinarritutako osasun-sistemarekin amaitzea" beharrezkoa dela aldarrikatu du, "Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den abortatzeko eskubidea bermatzeko".
Egun osasun publikoak abortatzeko eskubidea ez bermatze eta emakumeen eskubideak urratzearen aurrean, beste mobilizazio batera dei egin dute, ekainaren 19an ordaingoan. Gurutzetako ospitaletik irtengo da manifestazioa 18:00etan.