Atzo Bihotzean Auzo Elkarteak Bilboko Udaleko osoko bilkuran aurkeztu zuen Piso Turistikoen eragina neurri arte baimen gehiago ez emateko mozioa. Bilboko gobernu taldeak ez zuen proposamena onartu eta gehiengo osoa baliatuta proposamenaren puntu nagusiak aldatzea erabaki zuen; Bihotzean plataformak, erabaki honen aurrean azaldu duenez, “aurrerapenen bat ikusten badugu ere, proposamen berria ez da nahikoa eta ez du gure babesa izan”.
Gobernu taldeak proposatutako lehenengo puntua HAPOan Bilboko auzoetan turismo-ostatuen kontzentrazioa gehiago murrizteko aldaketa egitea da, gehiago murrizteko borondate horrekin ez dago ados Bihotzean eta “barehalako neurri zeatzak” eskatzen dituzte, “ORAIN ekin behar diogu, beranduegi izan baino lehen”. Etxebizitza turistikoen erabilera berehala etetea eta HAPON etxebizitzen erabilera turistikoa debekatzea eskatzen du plataformak. Gobernu taldearen bigarren puntuan, Iraupen Laburreko Alokairuen Europako Erreglamendu berria administrazio eskudunekin batera egokitzea da, etxebizitza turistikoen control zehatzagoa izateko. Bihotzeanek ikuskapenak egiteko datuak biltzea eta kontuan hartzea aurrerapena bada ere, Bilboko Udalak bere araudia betetzen dela bere gain hartu behar duela zaladu dute, egun lizentzia gabeko pisu turistiko eta bestelako jarduera irregular asko baitaude Bilboko auzoetan, “Gure proposamenari eusten diogu: premiazkoa da ikuskapen eraginkorrak egiteko eta legez kanpoko pisu turistikoak ugaritzen amaitzeko bitartekoak bermatzea”.
Orokorrean, udalaren neurriak arazoari erantzun zuzenik ematen ez badiote ere, Bihotzean Auzo Elkarteak posotibotzat hartzen du Udalak pisu turistikoen dema arazotzat hartzea, “duela hilabete gutxi ez baitzegoen arazorik gobernu-talde horren arabera”. Auzokideen presioa medio gai hau jorra dadin lortu badute ere, mobilizazioek Aurrera jarraituko dutela azaldu du plataformak “ auzo-borroka artikulatuz, kalez kale, ataritik atarira. Gure auzoak defendatuko ditugu, eta ez diegu utziko espekulatzaileei eta funts putreei gure bizitzaz jabetzen”.