Joseba Lopezorteaga izango da berriz ere ZINEBIko zuzendari

uriola.eus 2024ko eka. 3a, 14:05

Argazkia: Zinea.eus

1988an eta 1989an postu bera izan ondoren, aurtengo edizioaren zuzendaria izango da bilbotarra.

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak badu zuzendari berria, eta, berria izango bada ere, karguan esperientziaduna. Joseba Lopezorteaga bilbotarrak beteko du urtarrilean Vanesa Fernandez Guerrak uzti zuen hutsunea, lau hilabetez ordezko bila ibili ostean.

Ibilbide zabala du Lopezorteagak; 1962an Bilbon jaioa, Geografia eta Historian lizentziaduna da EHUn eta kultura-sorkuntzan eta industrian aditua. 2023az geroztik Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da, eta, esan bezala, zinema jaialdiko zuzendari izan zen 1988 eta 1989 urteetako edizioetan, 19 urte zituenetik hautaketa batzordeko kide ere izan da, besteak beste. Ordezkatzen duen Vanesa Fernandez Guerra hemezortzi urtez izan da ZINEBIko zuzendari, Ernesto del Riok erretiroa hartu zuenetik, baita arduradun nagusi ere sei urtez; Fernandez Guerrak jaialdia biziberritzea lortu du, euskal zinemari Bertako Begiradak atalean espazio berezia sortuta, eta filma guztiak euskaraz azpidatziekin proiektatzeko hautua eginez. Hortaz gain, jaialdia industriaren topagune bilakatzea lortu zuen zuzendari durangarrak, egitaraua mahai-inguru, hitzaldi, sorkuntza-lantegi eta topaketekin osatuta.

Fernandez Guerrak Lopezorteagari uzten dio testigua, eta harekin batera euskararen eta zinemaren alde egindako bideari jarraitzeko erantzukizuna.