“Europa ez izan konplize, GENOZIDIOA STOP” leloa izango du buru larunbat honetan, ekainak 8an, Europako hauteskundeen bezperan Iruñea eta Bilbon egingo diren manifestazioek. Azken asteotan Palestinan gertatutakoak, Europako hauteskundeetarako aurrekanpainarekin batera, zenbait promesa eta aldarrikapen plazaratu dituzte zenbait mandatarik, honen aurrean, mobilizaziora dei egin duten plataformek “hitzak alde batera utzi eta ekintzara pasatzea” eskatu die; “Nafar eta euskal gizarteak bahiago du herrien arteko batasuna, eta Europa eta haren gobernariei neurri ekonomiko eta komertzialak indarrean hartzeko eskatzen du, Israel genozidioa amaitzera behartu eta NBE-ren eskariak betetzeko”.
Larunbatekoa ekintza indartsua izatea eskatzen dute plataformek, “ez da beste manifestazio bat izango, ezin da inor falta”. Manifestazio jendetsua egingo da Bilbon, udaletxetik hasi eta Guggenheimeraino, non giza-mosaiko bat egingo den.