Bizkaiko Arte Grafikoen sektorea bere horretan geldi geratu da gaurkoan ere, grafikagintzako langileen bosgarren greba deialdia dela eta; Cartisa, grafo, Biolid, Lantegi, Arteos eta Divipa enpresa erreferenteen produkzioa geldiarazi egin da, guztiz etetera iritsi da Imprenta Garcinuño SL eta Serigrafia Arcosan enpresetan besteak beste. Azken honetara piketea bertaratu ondoren erabaki da greba egitea, eta 11:30etan manifestazio jendetsua egin da Barakaldon zehar.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituriko 3 greba egunen arteko lehenengoa da gaurkoa, hilaren 11 eta 13 artekoa. Apiriletik 7 izan dira grafikagintzak eginiko greba egunak, patronalak langileen baldintzen negoziazioak blokeatzen jarraitzen duelako; CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa ez zen agertu ekainaren 5an sindikatuen Bilboko precon deitutako bilerara.
Sindikatuek negoziazioa desblokeatzeko eta negoziazioan sindikatuen aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatu diote CEBEK patronalari; bien bitartean, bihar eta etzi mobilizazioek aurrera jarraituko dute, Eskumaldean bihar, eta ostegunean Bilbon, 09:00etan elkarretaratzea izango da CEBEK aurrean, eta manifestazioa 11:30etatik aurrera Bizkaia Plazatik abiatuta.