Hainbat guraso elkarte eta erakundek bat egin dute “Gure haurrak ere badira” manifestuarekin

uriola.eus 2024ko eka. 12a, 14:00

Argazkia: Gure haurrak ere badira

Hainbat erakundek Bilboko eskola publiko eta Ikastoletako familia eta guraso elkarteek plazaratutako Palestinaren sarraskiaren aurkako manifestuari babesa eman diote.

Apirilaren 29an Bilboko Barrainkua aretoan emandako prentsaurrekoan hiriko eskola publikotako 18  Guraso Elkartek eta 3 ikastolek Palestinako haur eta nerabeek pairatzen duten sarraskiaren aurkako manifestua aurkeztu zuten, “Gure haurrak ere badira” izenburupean. Haurren hilketa sistematikoa, bizi- eta hezkuntza-baldintzak eta oinarrizko baliabide falta jarri zituzten mahai gainean, haurrak gerra-helburu izan ez daitezen aldarrikatu eta genozidioaren amaiera eskatzeko.

Hasiera batean Bilboko eskoletako guraso eta babestutako manifestuak Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen, BIGE (Bizkaiko Euskal Eskola Publikoaren Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren) eta ELA, LAB, STEILAS, CNT eta ESK sindikatuen babesa ere jaso du. Bultzada honen albistearekin batera, ekainaren 16an 12:00etan Bilboko Elkarbizitzaren Plazan egingo duten aberraldiaren berri eman dute Gure Haurrak Dira plataformatik. Agerraldi honetan plataformak haren asmoak eta Palestinako haurrei elkartasun eta ardura adierazteko ekimenak aurkeztuko dituzte antolatzaileek.