Bilbo Gau Zurirako prest

uriola.eus 2024ko eka. 14a, 11:43

Bilboko uriak 724. urteurrena ospatzen du gaur.

Bilboko uriak 724 urte bete ditu gaur, eta urtero lez, argiz eta sormenez jantziko da Gau Zurian. Gaur eta biharko arratsalde gauetan (19:30-00:30) 33 emanaldi artistiko eta 2 ikuskizu ibiltariz gozatu ahalko dute hiritar eta bisitariek, tokiko eta atzerriko sortzaileen eskutik. Hortaz gain, hainbat kultur-espazio irekiko dira aldi berean (Arriaga Antzokia, Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia, Eleiz Museoa, Itsasmuseoa…) eta hiriko hainbat eraikin, kale, parke eta plaza apainduko dira.

Auzoek ere protagonsimoa izango dute Gau Zurian, eta Atxui, Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Indautdu eta Abandon emanaldiak izango dira baita.

Bihar, Bilboko uria 1300an sortu zenetik 724 urtera, Ernesto Erkoreka Plazaren erdiko lorategian Bilboko bandera altsatuko da, Juan Mari Aburto ekitaldiko buru. Ondoren herritarren lore eskaintza egingo da Diego jaunaren omenez, eta Plaza Biribilean erromeria egingo da uriaren sortzailearen omenez.

Ezagutu egitarau osoa HEMEN