Euskal Herriko ikas zentroak Palestinarekin bat

uriola.eus 2024ko eka. 20a, 13:28

Euskal Herriko ikas zentroetan Palestinako haur, nerabe eta herriari elkartasuna adierazteko ekimen bateratua egingo da gaur.

Hilak 16an egindako “Gurasoen Agerraldian” plazaratu zen “Gure haurrak ere badira” manifestuari babesa eman zioten eragileen zerrenda luzea: EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa), Ikastolen Elkartea, ELA, LAB, STEILAS, CCOO, UGT, CNT eta ESK sindikatuen eta beste 160 guraso eta ikastoletako komunitate baino gehiagoren babesa lortu du manifestuak.

Manifestuaren zergatia, haur eta familia palestinarrekiko elkartasuna, “Egunero Gazan edota Zisjordanian, Palestinan, erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabak ere badirela. Palestinarren alaba-semeak gureak ere badirela eta Palestinako gurasoak gure neba-arrebak bezala sentitzen dugula eta haien mina gure bihotz barrenetan sentitzen dugula”. Adierazpenarekin konpromisoz, gaur Euskal Herriko ikas zentro guztietan ekimen bateratu bat jarri da martxan hezkuntza komunitatea bildu, eta Palestinako haur, nerabe zein herriari elkartasuna adierazteko. Heziketa zentro hauetako patioetan argazkiak atera eta ostean zabaldu egingo dira, herri palestinarrarekiko batasuna helarazteko.