Altsasuko guardia zibilak isuna jarri dio apirilaren 25ean Aldatu Gidoia plataformak egindako agerraldi batean parte hartu zuen kide bati. Maiatzak 18an Gasteizen egin zen manifestaziora dei egiteko agerraldia izan zen apirilekoa, eta, berriki, agerraldian parte hartu zuen kide bati isuna jarri diote “Mozal Legea” aplikatuta.
Guardia zibilak argitu duenez, Twitterreko txioak arakatzen ibili dira eta agerraldian 22 lagun zeudela zenbatu dute, 20 izanda lege honek ezartzen duen baimenik eskatu gabe egin daitekeen jende pilaketerako muga. Aldatu Gidoia plataformak azaldu duenez, “Herritarrek politikan parte hartzea eragozteko legea da “Mozal Legea”, hala, jarritako zigorra salatu eta “ euskaran ardaztutako politikak aldarrikatzen jarraituko dutela” aldarrikatu dute.