Aita Mari erreskate ontzia badoa Mediterraneorantz

uriola.eus 2024ko uzt. 2a, 16:33

Atzo ekin zion Aita Marik Pasaiatik Mediterraneo itsasorainoko ibilbideari.

Atzo goizean abiatu zen Aita Mari erreskate ontzia Pasaiako portutik Mediterraneo itsasorantz, Euskal Herrian egonaldi labur bat egin ostean. Oraingoan Siracusa portua du helmuga, eta Mediterraneo itsasoan galdutako migranteak erreskatatzea izango du helburu, bidaia honetan hamairugarrenez.

Martxoaren 22an lehorreratu zen Aita Mari Bilboko Itsasmuseumean, bere 12. misioan 43 pertsona salbatu ostean. Martxoa eta apirila artean SMH (Salvamiento Maritimo Humanitario) Gobernuz Kanpoko Erakundearen itsasontzia bisitatzeko aukera izan zuten bilbotarrek, baita GKEak antolatutako zenbait emanaldi eta ekintzatan parte hartzeko ere. Vinaros edo Burrianan lehorreratu izaten da ontzia, baina udaberrian bi hilabetez egon da Euskal Herriko kostaldean, Bilbon lehenengo eta Pasaian ostean, atzo goizean Pasaiako portua atzean utzi eta Siracusarantz ekin zion arte.