Atzo preso bat hil zen Basauriko espetxean, Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez. Oraindik ez da baieztapen ofizialik, ezta presoaren nortasunari buruzko daturik; Salhaketak gertakizunari buruzko datuak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, zeinak, autopsiaren emaitzak ikusita, presoak bere buruaz beste egin izanaren aztarnak daudela dioen.
2021eko urrian espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzak edukitzera pasa zenetik zazpi preso hil dira guztira Barauri, Martutene eta Zaballako kartzeletan. Salhaketak azaldu duenez, EAEko presoen hiru laurdenak buruko gaitzak dituzte, presoen, hirugarren sektoreko elkarteen eta funtzionarioen arteko elkarlana bultzatuz aurre egin beharreko arazoa. Elkarteak Jaurlaritzari suizidioen aurkako protokoloak azkarrago martxan jartzeko eskatu dio, egun duen eraginkortasuna dudatan jartzen baitute, eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburu berriarekin bilera eskatu dute.