Loiuko aireportuan atxikita zegoen aktibista sahararra beste egun batez geldituko da bertan, haren deportazioa aurrera eramatera zihoan pilotuak hura garraiatzeari uko egin ostean. 15:00etan Tangerrerantz irtetera zijoan Air Arabia konpainiako hegazkinak ez du gizon sahararra deportatu eta bihar berriz saiatuko dira hura deportatzen.