Bilboko Udaletxean egingo zaie harrera bihar, asteartea, uztailak 9, 11:00etatik aurrera, Bilboko harrera-familiekin udaz gozatzen ari diren Saharako umeei (Aljeriako Tindouf eskualdeko Saharako Errefuxiatuen kanpamentuetatik etorritakoei) eta Europa Ekialdeko umeei.
Juan Mari Aburto alkateak, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzi Kontxi Claverrekin eta udal korporazioaren beste ordezkari batzuekin batera, ongietorria emango die, opor zoriontsu eta dibertigarriak opatzeko.
Era berean, eskerrak emango dizkiete familiei, Bilbokoaz bestelako errealitateetatik datozen adingabeei etxeko ateak irekitzeagatik, “jatorrizko herrialdeetan dituzten bizi-baldintza latzak arintzeko atsedena” eskainiz, eta Udalarekin elkarlanean ume horiek Euskadira ekartzeko lan egiten duten elkarteei ere.