Poloniako atxiloketa baten bideoak ohiartzuna izan du sare euskaldunetan. Bideoan gizon batek lapurreta egozten dio Flightas23 streamer lituanarriari, zeinak azken aldian Europako zenbait hiri bisitatu eta bertan zuzenekoak egiten dituen. Lapurreta salaketa egitean, poliziak streamer lituaniarra atxilotzeari ekiten dio, orduan hasten da Cbalto123 influencer latinoamerikarrak partekatu duen bideoa. Flightas23-ren eta poliziaren arteko eztabaida ageri da bideoaren lehen segunduetan; bat-batean Alfonso Garaikoetxea agertzen da eszenan, bideoa grabatzen ari den laguna iraintzen eta grabazioa eteteko eskatzen. Cbalto123-k, ordura arte ingelesez mintzatzen, gazteleraz erantzuten dio, dioena ulertzen duela esanez eta Garaikoetxeak alde egiten du.
Sare sozialen bidez zabaldu da bideoa, eta, elDiario.es komunikabideak azaldu duenez, Ertzaintzak bideoaren ezagutza badu ere, ez du haren inguruko iruzkinik egin nahi. Hala ere, komunikabideak azaldu duenez, Ertzaintzaren kode deontologikoak agenteak zerbitzuz kanpo daudenean dituzten “betebeharrak” zerrendatzen ditu, Garaikoetxearen jokaera azalduko lukeena. Alfonso Garaikoetxea Ertzaintza barneko kargu gorena duen kidea da, Josu Bujanda Ertzaintzaren buruaren ostean.