Bilboko Udala hasia da Aste Nagusira begira Erasoen aurkako Estrategiaren esparru barneko kanpaina berriarekin. “Errespetu Nagusia” lelopean, jokabide arrazista eta LGBTIQfobikoak prebenitzea du ardatz kanpaina honek, betiere eraso matxisten aurkako jarrera bultzatzeaz gain. Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzi Kontxi Claverren hitzetan, “Bilbo, erasorik gabeko uria- gure jaietarako izan dezakegun aurkezpen-txartelik onena da, eta hori soilik lor dezakegu gizarte osoaren konpromisoari esker”; hala gehitu du: “-Bilbo, erasorik gabeko uria- gure jaietarako izan dezakegun aurkezpen-txartelik onena da, eta hori soilik lor dezakegu gizarte osoaren konpromisoari esker”.
Kanpainaren leloa, “Errespetu Nagusia”, Marijaiaren irudiarekin batera plazaratu du Udalak sentsibilizazio kanpainaren afixan, “bera baita Bilboko jai errrespetutsi eta berdinzaleen defendatzaile nagusia”. Hilaren 17tik 25era aktibatuko da erasoen aurkako estrategia hau, baita Bilboko Konpartsek eta uriko gainerako erakunde eta eragileek adostu duten protokoloa eta baita udal-baliabideak ere.