Bi ordu beranduago itxi ahalko dute ostalaritzako lokalek Aste Nagusian

uriola.eus 2024ko abu. 14a, 12:32

Udalak ostalaritza lokalen ixteko ordutegia luzatu du hilak 17tik 24ra.

Bilboko Udalak uriko ostalaritza lokalak bi ordu beranduago ixteko baimena eman du Aste Nagusian, hilak 17tik 24ra. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jaiengatik egindako eskariari erantzuna emateko onartu da neurria; hala ere, “eguneko” establezimenduek eta terrazek ezingo dute ohiko ordutegitik kanpo zerbitzurik eman.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak egun seinalatuetan ordutegia luzatzeko eskaera indarrean egon da urtean zehar, hemen aurten baimendu diren ordutegi luzaketak:

  • Aratusteak: otsailak 9 eta 10.
  • Wind Europe ekitaldia: martxoak 21.
  • Aste Santua: martxoak 29 eta 30.
  • Kopako finala: apirilak 6.
  • Women’s Champions League: maiatzak 25.
  • Bilbao Blues Festival: uztailak 27.
  • BIME jaialdia: urriak 29 eta 30.
  • Halloween eguna: urriak 31.
  • Gabonen aurreko aldia: azaroak 30 eta abenduak 5, 6, 7, 12, 13 eta 14.
  • Gabonak: abenduak 19, 20, 21, 26, 27, 28 eta 31, eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5.