Bilboko Udalak hasiera eman die Haurgune, Kidegune eta Kidegune First Lego League programen edizio berriei. Programa hauek haur eta gazteentzat aisialdi eskaintza hezitzailea eta familia-kontziliazioa uztartzea ditu helburu, 3 eta 11 urte bitarteko 926 plaza eskainita. Hilak 4tik 10era bitartean egin ahalko da eskaera www.bilbao.eus web atarian edo 944 010 010 telefonora deituta.
Kurtso berria hilak 30ean hasiko da eta datorren urteko ekainaren 13ra arte iraungo du. Programa guztietarako aurkeztu diren 926 plazetatik 616 Haurgunen parte hartzeko izango dira, 3 eta 8 urte bitartekoentzat; 246 Kidegunen, 8 eta 11 urtekoentzat, eta, azkenik, Kidegune First Lego Leagerentzat 64 plaza izango dira. Haurgune eta Kidegune uriko 8 aldirietan banatutako 12 zentrotan eskeiniko dira, eta First Lego league programa Abando, Basurtu, Begoña, Gazteleko, Deustu, Esperantza eta Iralan egingo da larunbatetan. Ordutegiari buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke Bilboko Udalaren web atarian.
Behin izena emateko eskaria eginda, plazak hilaren 12an zozketa bidez banatuko dira eta 13an ezagutaraziko. Plaza eskuratu duten familiek hilaren 13 eta 16a bitartean gauzatu beharko dute behin-betiko izen ematea. Programen prezioari dagokionez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota gutxieneko diru-sarrera duten familientzat 17€-ko prezioa izango du, 50,50€ familia ugarientzat edota guraso bakarrekoentzat, eta 67,50€ gainerakoentzat.
Aurten Haurgune eta Kideguneren gaia era askotako adimena izango da, hala nola bisuala, espaziala, musikala eta entzumenezkoa, logiko eta matematikoa eta pertsonen artekoa edo pertsona barrukoa, besteak beste, zeinak aisia hezigarriaren bidez eta tailerren gertuko inguruneetara egindako irteeren bidez landuko diren. Aurtengo berezitasun gisa, Kidegune First Lego Leaguek Lego eta STEAM metodologiaren bidez desafio teknologikoak aurkeztuko dizkie gazteei, praktika, esplorazio irekia eta Lego pieza ezagunen bidez pentsamendu, arrazoiketa, talde-lana, ikerketa eta sormenaren inguruko trebetasunak garatzea helburu.