Iban Zaldua eta Ana Malagon idazleek “Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean” zikloaren barnean hitzordu bat eskeiniko dute datorren asteartean, hilak 17, “Literatura: bakardadearen leku jendetsu hori” izenarekin. Hitzaldian ipuinaren eta mikrokontakizunaren generoko funtsezko alderdiei buruz eztabaidatuko dute, eta, haien lana ardatz hartuta, Ipuinak bere jarduera literarioan duen garrantziari, errealismorako eta literatura fantastikorako duten ikuspegiari, eta haien sormen-prozesuari buruz mintzatuko dira.
Istoria laburrak batzen ditu Zaldua eta Malagon; Iban Zaldua donostiarrak hainbat ipuin, eleberri eta saiakera argitaratu ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, 1980. hamarkadan argitaratzen hasi zenetik, eta haietako zenbait sarituak izan dira: “Patios” (1987) lanarekin Gasteiz Hiria Saria lordtu zuen eta Gipuzkoako Diputazioaren Saria “Veinte cuentos cortitos” (1989) lanarekin. Bere lan ezagunenak 90. hamarkadatik aurrera kaleratu zituen: “Ipuin euskaldunak” (Erein, 1999) liburuan kolaboratu zuen, “Gezurrak, gezurrak, gezurrak” (Erein, 2000) kaleratu; Traizioak (Erein, 2001) eta abar.
Ana Malagon donostiarrak internet bidez ekin zion bere ibilbide literarioari; 2014an “Lasai, da ezer gertatzen” lehen mikrokontakizun liburua argitaratu zuen, 14 narrazio laburrek osatua, eta, 2017an “Gelditu zaitez gurekin” bigarren liburua. Bere lanaren ezaugarri esanguratsuenetako bat da bertsoen antzeko egitura, eta hiri-ingurunean eta ingurune globalean gai antzekoak garatzeko joera. Zenbait komunikabideekin ere kolaboratzen du Malagonek, Hirutxuloko Hitza eta Berriarekin, besteak beste.
ETB1eko Artefaktua saioko zuzendari den Yolanda Mendiolak moderatuko du euskarazko topaketa, 1963an Aubervilliersen jaioa, “Sautrela” taldeko koordinatzaile lanetan eta “Euskaldunak” eta “Hizka Mizka” programetan lanean aritua.