Bizikleta erabiltzeagatik isunak jaso dituzten pertsonentzat inkesta sortu du Biziz Bizik

uriola.eus 2024ko ira. 11a, 12:25

Isun irregularrak biltzeko sortu du inkesta bizikletaren erabileraren aldeko plataformak.

Bilboko parke eta oinezko bideetan bizikletaz ibiltzeagatik isuna jaso duten kideen kasuak biltzeko inkesta sortu du Biziz Bizi plataformak. 2023ko maiatzean Kasilda Iturrizar parkean haren semeekin bizikletan zihoan guraso bati jarritako isunaren kasuak piztu du ekimen hau; maiatzean isuna jaso, uztailean errekurtso bat jarri eta urrian iritsi zitzaion errekurtsoaren ezeztea kaltetuari eta honek Bilboko Udala salatzea erabaki zuen, epaiketa irailak 19rako aurreikusita zegoelarik, Europako Mobilizazio Astearen erdian, kaltetuak azpimarratu duen bezala.

Isunaren joan-etorriekin jarraituz, udalak isuna ezeztatzea erabaki du, hau jartzeko “izpideetan prozedurazko irregulartasunak antzeman” baitituzte; hórrela, isuna bertan behera gelditu da, baina ez dira argitu Bilbon bizikletaz mugitzen direnen (eta isunak jaso dituztenen) zenbait galdera. Pasa den urteko maiatzean isuna jaso zuen kideak azaldu duenez, bizikleta araudia interpretatzeko ezintasunak “segurtasun falta juridikoa” eragiten du, zeinaren arbitrariotasunak egoneza sortzen duen Bilbon bizikleta erabiltzeko orduan. “egia al da Bilboko Udalak, haren ordenantzen bidez, oinezkoen bideetan bizikletaz ibiltzen uzten duela, bidean dauden persona kopuruak hala egiteko aukera ematen duenean?”

Haren blogean idatzi duenez, Kasilda Iturrizarren isuna jaso zuen gizonak 2023ko ekainaren 17az geroztik, arrazoi berdintsuengatik 52 pertsonak isuna jaso dutela aipatu du, denei arau-hauste larri batekin zigortuta, Trafiko Legeak, ustez, baimentzen ez dueña.  Egoera argitzeko, Biziz Bizik inkesta bat jarri du martxan halako kasuak ezagutu eta kolektiboki salaketa jartzeko; “zertan datza benetan hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko diskurtsoak, seme-alabekin parke batean bizikletaz joateagatik aitari isuna jarri eta 16 hilabete geroago isuna kentzen bazaio, epaiketa batean errekurtsoa jartzeko gai izan bada?”.