“Legeak euskaraz idatzita, bertsio ofizial gisa” izenburupean plazaratu du Administrazioan Euskaraz Taldeak Espainiako Diputatuen Kongresuaren lehendakariari zuzendutako eskaera: Ganberak onartutako behin-betiko lege-ekimenak estatuko hizkuntza ofizial guztietan idatziak izan daitezen bermatzea.
Aukera hori Diputatuen Kongresuko araudian jasota badago ere, diputatuek hizkuntza ofizial guztietan jarduteko eskubidearekin batera, Kongresuak oraindik hori praktikara bermatzeko baliabiderik jarri ez duela salatu du AET plataformak, eta, ondorioz, onartutako azken legea gaztelania hutsean soilik ez dela argitaratu.
Hizkuntza eskubideak bermatzearen aldeko eskakizuna egin dio hala Espainiako Diputatuen Kongresuaren lehendakariari Administrazioan Euskaraz Taldeak, “espero dezagun gure eskaera aintzat har dezala, hartara Diputatuen Kongresuak behin betiko onartutako lege-ekimenak hizkuntza ofizial guztietan argitaratzen has dadin, euskaraz ere bai”.