Ja! Jaialdiak bat egingo du aurten Franz Kafka idazlearen heriotzaren mendeurreraren ospakizunean. Ez da ohikoa Kafkaren lanaren umorearen gorazarrea egitea, baina jaialdiaren zuzendari Juan Bas eta Carolina Ontiverok idazlearen obrari buruz hitz egitean dagoen irakurketa ilun eta etsigarrietara jotzeko joera erauzten lagundu nahi dute.
Kafkaren bizitzaren argi-ilunak ezagutzeko bide aproposena Reiner Stach-en bi mila orrialde baino gehiagoko biografia da, hamar urtetan zehar idatzia. Biografo alemaniarra izango da “gorte kafkiar alaia” osatuko duen egile ospetsuen zerrendaren buru. Harekin batera izango dira Manuel Vilas, Ignacio Echevarría, Monika Zgustova, Rodrigo Cortés, Juan Tallón, Bárbara Mingo, Cecilia Dreymüller eta Andrés Ibáñez, besteak beste. Idazle talde honek Kafkaren umorearen unibertso ezkutua aletuko dute, Kafkaren gutunen hartzaile ezagunetakoa den Milena Jesenskárirekin batera.
Egitarau fresko eta originalaren bila, antolatzaileek aitortu dute idazle txekiarra eta arte modernoa lotzeko gai izateagatik harro daudela, baita Kafka zientziarekin lotu dutelako ere, izan ere zientziaz ez zela fio esan ohi zuen idazleak.
Kafkaren unibertsoaz haratago, Zadie Smith idazleak jaialdian parte hartzeko gonbitea onartu du aurten, antolatzaileak hainbat urtez saiatu ostean. Smithez gain beste zenbait idazle estimatu itzuliko direla aurreratu du antolakuntzat, Juan Villoro, Bernardo Atxaga eta Carlos Areces, gutxi batzuk aipatzeko. Areces elkarrizketatzaile nagusia izango da aurtengo edizioan. Juan IgnacioPérez, EHUko Katedra Zientifikoko zuzendaria eta iazko udaberritik Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Kafkaren zaletasun naturalista bitxien berri emango du, baita garaiko metodo zientifikoarekin zuen harremanari buruz ere.
Idazle hauen agerraldiekin batera, Kafka Kaleidoskopioa erakusketa oso azpimarragarria izango da, bertako, estatu mailako eta nazioarteko 30 artisten ikuspegiak batuko dituelako; besteak beste Robert Crumb, miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Tom Gauld, Luis Scafeti, Peter Kuper eta Renatá Fučíková. Lan eta material originalak, erreprodukzioak, ikus-entzunezkoak eta kafkiar unibertsoarekin lotura duten objektuak jasoko ditu erakusketak, EHUren Bizkaia Aretoko Axular eta Etxepare ataletan eta eranskinetan ikusgai, doainik, urrian zehar.
Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko XV. Jaialdia urriaren 10etik 20ra egingo da Bilbon. BBK Sala izango da egoitza nagusia lehen astean, eta bigarren zatia EHUren Bizkaia Aretoan egingo da.