2024/10/20 12:00 - 15:00

Jaiak

Errepubliken eguna, Begoña eta Deustu bizirik!

Errepubliken eguna, Begoña eta Deustu bizirik!
Salbe Plaza, Bilbo

Deustu eta Begoñako herritarrek bat egingo dute bi errepublika zaharren arteko uretan edo mugan.

1924ko urrian Primo de Rivera diktadoreak dekretu bidez agindu zuen Deustu eta Begoñaren anexioa. Federico Moyua Bilboko alkate ez-demokratikoa izan zen kolpe haren gidari.

Bilbok bi udalerriak irentsi zituenetik 100 urte pasa diren arren, hainbat herritarren memorian oraindik bizirik dirau herri identitatea. Festa giroan pasako dute urriaren 20a, begoñarrak eta deustuarrak halakoak direlako, jende praktikoa baina izaera sendokoa