URBANBATfest jaialdi baten bihurtzen den laborategia da non hamar egunez ikaskuntzarako, esperimentaziorako eta sorkuntza kolektiborako espazio bihurtzen den, hiri-berrikuntzako prozesuak bultzatzeko.
Edizio bakoitza hiri-fenomeno garaikide baten ikerketa da jaialdiaren ardatza, eta aurtengoa hiri-migratzaileak jarri ditu erdigunean. Jaialdian zehar errealitate horrek dituen gatazken azterketa egiten da eta eztabaidaren bitartez, parte hartzeko metodologiak, erreferentziak eta tresnak ematen dituzten formatu desberdinak erabiltzen dira. Elkarlaneko berrikuntza irekiera du abiapuntu URBANBANfestek eta ideia horretatik abiatuta, kultura aldaketa bat bilatzen dute.
Esan bezala, hiri-migratzaileak ikertu dira, izan ere, migrazioak etengabeko fenomenoa izan dira historian zehar eta funtsezko papera jokatzen dute hirien eraketan eta garapenean. Gainera, arazo politiko, geo-estrategiko, ekonomiko, ingurumeneko, sozial eta urbanistikoko gaiak zeharkatzen ditu, besteak beste, Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Latinoamerikako ezegonkortasunak, Ukrainako gerrak, klima-aldaketak, pobreziak eta hazkunde demografikoak, adibide argiak dira azaltzeko munduan leku hobeago bat bilatzen duten pertsonen lekualdaketa behartzeko.
Testuinguru horretan, beraz, hainbat hirik euren migrazio-erronkari aurre egin behar diete. Horregatik URBANBATfestek urriaren 17tik 27ra programazio kultural aberatsa eta anitza prestatu du, migrazio-dinamikak eta hiri-eraldaketen arteko harremana elkarrekin esploratzeko gune ireki bat eskainiz. https://13festival.urbanbat.org/eu/#La Terminala, Saralegiko Tximinia, Anti Liburdenda eta Leongo Etxea, besteak beste, izango dira jaialdi honen lekuko.
Hainbat gai jorratzea du helburu: dimentsio sozio-espazialak eta arkitekturaren, hirigintzaren, gizarte-zientzien eta praktika artistiko eta kulturalen arteko gainjarritako gurutzaketatik imajina ditzakegun erantzun motak.