BBK aretoa, BilbaoArte, BBK Kuna, "La Bolsa" eraikina eta Golem Alhondiga Zinemak izango dira zinemaldi honen lekuko. Urriaren 14tik 18ra, hainbat ekitaldi egon dira 29. Edizioaren sarrera gisa. Horien artean Gracia Querejetaren omenezko saioa ("Cuando vuelvas a mi lado" filmaren proiekzioa) egon da.
Inaugurazio ofizialak emango dio hasiera urriaren 21ean zinema erakusketari. Bertan, Gracia Querejeta zuzendari eta gidoigileari omenaldia egingo zaio, eta Simone de Beauvoir 2024 saria jasoko du. Edizio honetan lehen aldiz, BIHARGI EITB Saria ere banatuko da, eta Nerea Alberdi konpositore eta moldatzaile bilbotarrak jasoko du lehen saria.
Bestalde, urriaren 16tik Abandoko metro geltokian, Abandoko metro geltokian, Zinemakumeak gara! elkarteak antolatutako Aurpegi bat jendartean erakusketa dago ikusgai, eta urriaren 31ra arte egongo da. Erakusketak euskal zinemaren industriaren egoera aztertzen du sektoreko emakume nabarmenen begiradaren bidez, hala nola, Itziar Ituñorena eta Alauda Ruiz de Azúarena. Cannes, Sundance eta Berlin bezalako nazioarteko zinemaldietan parte hartu duten zuzendarien 10 film luze ere proiektatuko dira. Aipatzekoa da "Dahomey" (Mati Diop, 2024) Berlingo Urrezko Hartzaren irabazlea, eta programazio ofizialari hasiera emango diona.