Immigrazioa eta Integrazioa ardatz duten XIV. Jardunaldiak ospatuko dira Bilboko Bizkaia Aretoan

uriola.eus 2024ko urr. 18a, 13:56

Urriaren 24an eta 25ean, hainbat erakunde sozialekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu dituzte jardunaldiak.   Guztira lau ordu eta erdiko iraupena izango dute, 9:30etik 14:00etarino.

Parte-hartzearen inguruko hausnarketak eta esperientziak izango dira edizio honetako gai nagusiak, migratzaileen integrazioa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko, eztabaida irekia errazteko eta gizarte aniztunago bat eraikitzeko helburua izanik.

Nerea Melgosak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eta Gorka Morenok, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, emango diote hasiera jardunaldiei. Ondoren, Francisco Torres Valentziako Unibertsitateko irakaslea komunitate multikulturaletan parte-hartzearen inguruan arituko da, eta ondoren, bi mahai-inguru egongo dira: EAEn atzerritar jatorrizko biztanleen parte-hartzeari buruzkoa eta biztanleria migratzaileak gizartean modu aktiboan parte hartzeko dituen erronkei eta lortu dituen lorpenei buruzkoa-

Bigarren egunean, Euskadiko migratzaileen asoziazionismoa eta partehartze sozialari buruzko azterlanaren aurrerapenak aztertuko dira. Beste bi mahai-inguru egongo dira: lehena, parte-hartzea eta mugimendu asoziatiboei buruz, eta bigarrena, espazio publiko eta irekiei buruz. Egunari amaiera emateko ondorioak aztertuko ditu Andrea Ruiz Begirune Fundazioko kideak.