Genozidioa STOP!” esateko hitzordua

uriola.eus 2024ko urr. 21a, 15:03

Mobilizazioak deitu dira Gernika-Palestina herri ekimenarekin elkarlanean Iruñean, Gasteizen, Tuteran nahiz Bilbon eguerdiko 12etan, eta 11:30etan Donostian.

Urte bat beteko da urrian Israelek herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta enegarren erasoa hasi zuenetik eta harira, Palestinak berak pairatzen duen genozidioa salatzeko deitu duten mobilizazio egunari hasiera eman die sindikatuek.

Leire Txakartegik ELA sindikatuaren izenean adierazi duenaren arabera, Palestinak elkartasuna eta batez ere, konponbidea behar du eta horretarako, bide diplomatikoak zabaltzea, berehalako su etena eta Palestinarren eskubide nazionalak erdigunean jarriko dituen konponbide integral bat behar dira.

Aldi berean eta aldarrikapenei indarra emateko,  langileria osoari deialdia egin zaio arratsaldeko 19:00etan udaletxeen aurrean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko.