Mobilizazioak berrartu dituzte Osakidetzako langileak

uriola.eus 2024ko urr. 25a, 11:54

Errekalde, Zorroza, uribarri, Deustu, Otxar, Soloko eta Santutxuko osasun-zentroak

Atzo, urriaren 24an, osteguna, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, mobilizazioari berriro ekinez, elkarretaratzea egin zuten Bilboko hainbat auzotako osasun-zentroen aurrean. Plantillak indartzeko, lan-baldintzak hobetzeko eta guztiontzako kalitatezko osasun-arreta bermatzeko helburuarekin.

Gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren hasierak markatutako testuinguru batean, osasun-langileek lan-karga gehigarri bati aurre egin beharko diote, baina giza baliabideak handitu gabe. Eta horrek egungo plantillan dagoen presioa areagotu besterik ez du egiten.

Egoera horri osasun-sektoreko hauteskunde sindikalak gehitu behar zaizkio. Euskal osasun publikoaren egungo egoera hobetzeko baliagarria izan zitekeena, ezerezean geratu da. Gobernuaren aurrekontu-jarraibideei erreparatzen badiogu agerian geratzen delako duten ildo kontinuista.

Hori gutxi balitz, Gabonetako oporrak hurbildu ahala, Osakidetzako langileen artean kezka handituz doa. Langileek aurreratu dutenez osasun-zentroetako arreta-ordutegiak murriztu egingo dira agintariek ez dutelako aurreikusten langileek atsedenaldiak eta jaiegunak izateko duten eskubidea.